Andikonako bonbardaketa

Bonbardaketa

Gerra zibila hasi zen arte, Otxandioko giro politikoa oso lasaia zen. XX. mendearen hasieratik, herrian indar politiko ezberdinak alde berean zeuden, alde batetik karlistak, nazionalistak eta herrian hainbat fabrika zeudenez, ezkerrekoak bazeuden ere (UGT eta Espainiako Alderdi Komunistakoak).

Baina gerra hasi zenetik eta bere kokapena estrategikoa zela eta, Otxandiok paper nabarmena izan zuen. Alde batetik, Bizkaiko defentsarako funtsezko puntua zelako eta era berean, altxatutako tropeen kontra jotzeko Araban. Bestaldetik ere, altxatu berria zen armada falangistarentzat, erasotzeko helbururik garrantzitsuenetariko bat bilakatu zen, Bizkaian sartzeko funtsezkoa baitzen Otxandio.

Uztalaren 18an, herrian Santamaña jaiak ospatzen zeudelarik, Penintsulako hainbat hiriburuetan egondako altxamenduaren lehenengo berriak heldu ziren. Hiriburu hauen artean, Iruñea eta Gasteiz zeuden. Bilbon altxamendua ez zen aurrera eraman eta Donostia egoera nahasi batean zegoen.

Bilbotik zutabe armatu bat heldu zen Uztailaren 20an, altxatuen aurreraldia geldiarazteko asmoz. Zutabe hau, Santamaria kapitainaren agindupean, Garellanoko soldadu eta boluntario ezkertiar zein jeltzalez osaturik zegoen.

Otxandiora heltzerakoan, Santa Marina elizan kokatu ziren.

21an, soldadu gehiago heldu ziren, Joaquin Vidal Munarriz Infanteriako teniente koronelaren agindupean. Haietariko batzuk Ubidera abiatu ziren, pasabide hori defendatzera.

Bitartean, armada falangista Legutiorako bidean zegoen, Ortiz de Zarate koronela eta Mario Torres Rigal guardia zibilaren teniente koronelaren agindupean. Armada hau falangista eta erreketez osaturik zegoen. Baina gau horretan bertan Gasteizera itzuli ziren hiria defenditzera, oraindik ez baitzegoen erabat kontrolatuta.

Hurrengo eguna, Uztailaren 22a, Otxandioko historian egunik tragikoena bezala gogoratuko da. Herriko jaiak ziren, herria, bereziki Andikona Plaza, jendez gainezka zegoen (miliziano, soldadu eta zibilez), Logroñotik zetozen bi hegazkinek (bi Breguet XIX) zerua zeharkatu zutenean, eskarpeletan bandera errepublikarrak zituztelarik.

Bandera hauek ikusita, jendeak ez zuen aintzakotzat hartu, eta haien zereginetan jarraitu zuten: umeek jolasetan, emakemeek beharretan eta soldadu zein pertsona nagusiek hegazkinei begira.

Hegazkinak objektuak jaurtitzen hastea ere ez zuten aintzat hartu, panfletuak, karameluak edo halako zeozer izango zela zeuden. Hau zela eta ez ziren mugitu. Baino tragedia laster hasiko zen Otxandion, zeren eta hegazkinek bota zutenak hiruzpalau kiloko bonbak besterik ez ziren.

Andikona plazan 57 hil eta kolpatu ugari egon ziren, gehienak umeak.

Bonbardaketa eta bere ondorioak