Limitadua

Limitaduaren auziaOtxandiarrek XV. mendeaz geroztik beren auzokideak diren Aramaioarrekin duten muga-gatazka historikoa gaurdaino iritsi da. Oso zaila da ziurtatzea nongoa zen, jatorriz, Otxandio eta Oleta (Araba) artean kokaturik dagoen 500 hektareako lurralde hau.

Limitaduaren gatazka ulertzeko, sortu zeneko garaia aipatu behar dugu. Garai hartan, Otxandiok oso hazkunde nabarmena izan zuen komertzioari esker. Hori zela eta, bere lurraldea handitzeko beharra izan zuen.

Bestalde, egurraren eskaria ere gero eta handiagoa zen; egurra ezinbestekoa zen eraikuntzan nahiz burdinoletan, eta abereentzako zein etxeetan erabiltzeko ere egurra behar zen. Hala ere, Otxandioko lurren hedadura txikia zenez, ez zuen apenas basorik ezta egurrik eskura. Aramaioko lurraldea askoz zabalagoa zen.

Zenbait historiagileren arabera, Kondekua (Limitadua izenez ezagutzen dena) Erdi Aroan Aramaioko kondeak Otxandiori kendutako lurrak dira.

Udal biek aldarrikatzen zuten lurralde haren jabetza. 1457ko ekainaren 2an, Elvira de Leiva andereak (Juan Alfonso de Múgica Aramaioko jaunaren amak) eta Otxandioko Udalak, adostasunez, eskritura bat egin zuten ordura artekoak bezalako eztabaidak eta auziak saihesteko. Eskritura hartan, Otxandioko Udalari lurraldearen erabilera eta ustiapena onartu zitzaion, inongo kanon, zentsu edo pentsiorik eman beharrik gabe Aramaioko jaunari.

Aramaiok ez zuen parte hartu elkarganatze eskrituran, eta eskritura hura Konde jaunak eta Otxandioko Udalak sinatu zuten.

Garai hartatik gaur egunera arte gatazkan jarraitu dute bi herriek.

Gatazkaren bilakaera XVI-XXI. mende bitartean