Ola gizonak

Ola gizonak

Bizkaia eta burdina

Bizkaiko burdingaiaren ustiapena oso goiz hasi zen historian. Plinio naturalistak jadanik aipatzen  zuen Kantauri itsasoko ertzean zegoen burdinazko mendi bat. Mendi hau, historialariek Trianoko Mendia zela uste dute.

Egia esanda, Bizkaian baldintza oso egokiak zeuden mineral hau ustiatzeko: Alde batetik minerala ugari eta kalitate onekoa zelako. Bestaldetik, hostozabalen baso (pagadi eta harizti) pilo bat zeudelako, eta garai horretan egurra ezinbestekoa zen ikatza sortzeko eta horrela burdina urtu ahal izateko.

Eta azkenik, gabi eta hauspoak mugitzeko behar ziren ur korronteak oso ugariak zirelako.

Hasiera batean olak mendietan ezarri ziren, basoetatik gertu egoteko. Baino XV. mendetik aurrera, indar hidraulikoa erabiltzen hasi zenean, ibai ertzetara pasatu ziren.

Bizkaian ekoizten ziren produktuak, Europa mailan oso ezagunak izan ziren beren kalitate onagatik. Hortaz, William Shakespearek idatzitako obra famatu batean “bilbaos” (bilboes) aipatzen du, marinel matxinatuak zigortzeko erabiltzen ziren girgiluei egokituta.

Hala ere, XVIII. mendearen amaieran Bizkaiko ospe handia deuseztatu egin zen siderurgi tradizionala krisi batean sartu zenean, krisi horretatik berritze teknologiko baten bitartez atera ahal izango zuen bakarrik.

XIX. mendetik aurrera Bizkaiak, bere mendietako burdinaren eskutik, eraldaketa izugarria jasan zuen politikan, ekonomian eta gizarte mailan

Otxandio eta burdina