Mañondo biziberritzeko parte hartze prozesua

SARRERA HITZA

Mañondon, eskola eta kirol gunearen kanpo espazioa berrantolatzea izan da azken hilabeteotan martxan jarri den prozesu parte-hartzaile honen helburua; hain zuzen ere, eskola orduetan haur-eskolako zein eskolako ikasleek erabiltzen duten kanpo espazioa, eta arratsaldez gaztetxoek zein herritarrek erabiltzen duten gune bera berrantolatzea.

Egun, Mañondoko espazio hau izaera, elementu eta material aldetik gabeziak dituen zonaldea da. Gauzak horrela, parte-hartze prozesu baten bidez adostu nahi izan da etorkizuneko diseinu berria. Aisialdirako elementuez gain ikasketa prozesuan baliagarriak diren txokoekin, materialekin edota altzariekin jantzi nahi izan da eremu osoa. Erabilera anitzeko kanpo espazio bat bihurtu, maila desberdinetako ikasleen konpetentziak garatzeko aukera ematen duena: irakurtzeko, pentsatzeko, idazteko, amesteko, jateko, etzanda egoteko, jolasteko, elkartzeko, hitz egiteko, ikasteko, ... Baina baita, eskolako ordutegiaz gain bete ditzakeen funtzio anitzetarako ere: zaintza, jolasa, gozamena, ... Autonomian, autoestimuan eta mugimenduan haurrak garatzeko eta hezteko espazioa izateaz gain, inguru natural paregabea izan daitekeela uste da; ikasgelatik irten eta konpetentziak naturan bertan barneratzen lagundu dezakeena.

PROZESU PARTE HARTZAILEAREN LABURPENA

Jarraian ikasle, irakasle, eskolako langile, guraso eta herritarrek Mañondoko kanpo espazioaren erabileraren eta diseinuaren inguruan hausnartzeko parte hartu duten prozesuaren laburpena.

 Proposamen Diseinuaren Aurkezpen Publikoa (PDF 7,67MB)

AZKEN IRADOKIZUNAK EGITEKO AUKERA

Urriaren 12a baino lehen, azken iradokizunak egiteko aukera izango da. Horretarako, dokumentu bat erantsi da jarraian. Dokumentu hau, Otxandioko Udaletxean entregatu dezakezue edo emailez alkatetza@otxandio.eus helbidera bidali.

 Iradokizun orria (PDF 27,7KB)

INFORMAZIO GEHIAGO

Parte hartze prozesuaren gaineko informazio gehiago aurkitu dezakezue ondoko dokumentuetan.

 Memoria (PDF 16,5MB)
 Parte hartze ondorioen sintesia (PDF 1,06MB)
 Berrantolaketa eta diseinu proposamena - Mugikortasuna (PDF 933KB)
 Berrantolaketa eta diseinu proposamena (PDF 1,13MB)
 Berrantolaketa eta diseinu proposamena I. eremua (PDF 766KB)
 Berrantolaketa eta diseinu proposamena II. eremua (PDF 1,13MB)
 Berrantolaketa eta diseinu proposamena III. eremua (PDF 1MB)
 Berrantolaketa eta diseinu proposamena - Materialak (PDF 671KB)