Otxandioren sorreraOtxandiok 1236 eta 1254 urteen bitartean jaso zuen hiri-gutuna, eta 1304an foruen bidez gobernatzeko baimena Marañonen, Lopez Diaz de Haro jaunaren eskutik. LimitaduaOtxandiarrek XV. mendeaz geroztik beren auzokideak diren Aramaioarrekin duten muga-gatazka historikoa gaurdaino iritsi da. Oso zaila da ziurtatzea nongoa zen, jatorriz, Otxandio eta Oleta (Araba) artean kokaturik dagoen 500 hektareako lurralde hau. Ola gizonakBizkaiko burdingaiaren ustiapena oso goiz hasi zen historian. Plinio naturalistak jadanik aipatzen zuen Kantauri itsasoko ertzean zegoen burdinazko mendi bat. Mendi hau, historialariek Trianoko Mendia zela uste dute. Andikonako bonbardaketaGerra zibila hasi zen arte, Otxandioko giro politikoa oso lasaia zen. XX. mendearen hasieratik, herrian indar politiko ezberdinak alde berean zeuden, alde batetik karlistak, nazionalistak eta herrian hainbat fabrika zeudenez, ezkerrekoak bazeuden ere. Memoriaren ibilbideaIraganak utzitako lorratzen bila luzaroan ibili ondoren, honako gida-liburuxka honetan laburbildu gura izan ditugu Otxandiok jasandako ondorio lazgarriak Franco jeneralak hasitako gerra ankerraren hastapenetik, 1936ko uztailaren 18an, 1937ko apirilaren 4ra arte, frankistak Otxandion sartu arte.
|