Otxandio eta burdina

Ola gizonak

Otxandioko historia ere burdingaiaren ustiapenarekin lotuta egon da bere hasieratik. Erdi Aroan jadanik ezaguna ziren bere olak. Baina Otxandioko ekoizpena desberdina zen Euskal Herri osoan egiten zenarekin konparatuz. Hemen ez ziren burdin hagak bakarrik ekoizten baizik eta artisau-lana egiten zen beste produktu batzuk sortuz. Iltze eta ferrak nagusiki. Kolonen itsasontziek Otxandioko iltzeak omen zeuzkaten.

Ezberdintasun honen arrazoia, herriaren kokapen estrategikoa da. Kantauri itsasoko portuak eta Gaztela lotzen zuen errepidea zegoenez, industrian sortutako produktu guztiak Gaztelako merkataritzara zuzenduta zeuden Gasteiztik pasatuta, non halako produktuak oso preziatuak ziren. Ekoizpen mota hau zela eta Otxandion behar zen burdingaien kopurua oso altua zen,  eta Bizkaiko beste puntuetatik ekartzen behartuta zeuden.

XVI. eta XVII. mendetan zehar, jarduera ekonomiko nagusiena, merkataritzaz gain, burdinaren manufaktura zen. XVII. mendearen amaieran burdina ijetziaren prezioak igo ziren nabarmenki, eta udalak parte hartu behar izan zuen artekarien gehiegikeriak suntsitzeko. Horretarako, burdinaren merkataritzari zegokion udaleko arauak aldatu behar izan zuten. Dena den, artekarien kontra ez ziren neurriak hartu.

XVIII. mendean iltze eta ferrak ekoizteko sutegi ugari zeuden Otxandion, beste fabrika batzuetako burdina behar zutenak. 40ko hamarkadaren bigarren partean, iltze eta ferrak egiteko 80 sutegi zeuden eta beste bi sarrailak egiteko.

Fabrika hauek herriko famili nagusien eskuetan egoten ziren, batzuk fabrika bat baino gehiago zeukatelarik. Hala ere, 60ko hamarkadan, fabrika moderno eta tradizionalen arteko bizikidetasuna pitzatzen hasi zen. Mendearen bigarren erdian berriro burdina ijetziaren prezioa igo zen, lamina hauek ekoizten zuten fabriken arteko akordio baten ondorioz.

Gainera fabrika hauen instalazioetan burdina lantzeko sutegiak ezarri ziren, artisau-produktuak eta zenbait kasuetan langileak ere berenganatuz. Iltze eta ferrak egiteko ez zenez aldaketa teknikorik gertatu, eta era berean ekoizten jarraitu zenez, kasu gehienetan eskulan berdina behar zen. Horrela, Otxandioko koadrila espezializatu askok alde egin zuten fabrika hauek zeuden guneetara, esateko Boluetara. Fabrika siderurgiko berri hauen helburua iltze eta ferren ekoizpena eta banaketa kontrolatzea zen. Produktu hauen eskaera oso handia baitzen.

XIX-XX. mende bitarteko bilakaera