Albisteak Herri-ola

 

Nagusi prozesuak eman du berea. Etxeetako buzoian jasoko duzuen Guzurmaiko monografikoan egindako lanaren berri izango duzue. Hona hemen kokapen txiki bat:

Nagusien bizitza kalitateari eragiten dioten arlo desberdinak aztertzerako orduan sakoneko faktore sozial, kultural eta ekonomikoekin aurkitzen gara aurrez aurre, eredu oso bat finkatzen duten oinarrizko zutoinekin hain zuzen; jendarte baten garapen-maila, hein baten, gizarte-sistema horrek segmentu sozial ahulenekiko darabiltzan babes-mekanismoen nolakotasunak definitzen baitu. Har dezagun adibide bezala bizitza posible egiteko funtsezkoa den lan erreproduktiboa, zaintza lanak adibidez. Nork betetzen ditu lan hauek gaurko gizartean? Zein baldintzatan?

Enekoitz Etxezarreta ikertzailearen hitzak dira ondokoak: Desoreka bat dago pertsona nagusien zaintzaren esparruan. Populazioa gero eta zaharragoa da, eta pertsona nagusiak zaintzeko ditugun gizarte-mekanismoak ez daude egokituta eskaera horri aurre egiteko. Egoera konplexu honen ondorioz zaintza lanen prekazizazio eta feminizazio prozesu larri bat gertatzen ari da. Diagnostiko honekin bat egin eta egoeraren larritasunaren neurria ematen digute Antonio Abellán ikertzailearen hurrengo berba hauek: Por ética, por justicia, por igualdad social, por todo lo que se quiera, las mujeres no pueden seguir haciendo este papel. Pero es que, además, su incorporación al trabajo no se lo va a permitir en el futuro. Y, aunque quisieran y estuvieran incluso dispuestas a renunciar al trabajo, cosa que nadie se imagina, tampoco podrían hacerlo por puras razones demográficas. Se prevé que en el año 2040 habrá menos mujeres en edad madura que mayores dependientes.

Gainera, Nagusien bizitza kalitateari lotutako eremu gehienek (egitura demografikoa, egitura familiarrak, zahartzaroari buruzko pertzepzio subjektiboak, zaintza errekurtsoen antolamendua eta kudeaketa, etb.) paradigma aldaketa bizi dute. Erronka konplexua da beraz: aldaketa momentu honen aurrean herri gisa era egokian kokatzea; ditugun baliabide publiko, pribatu eta komunitarioak ahal den modu eraginkorrenean antolatzea etorkizunari baldintza duinetan aurre egiteko. Horixe izan da hain justu Nagusi prozesuaren bisioa; herri mailan, maila komunitarioan, bizi ditugun egiturazko aldaketen aurrean, zer erresilientzia-mekanismo aktibatu ditzakegun aztertzea. 2013. urte osoan zehar luzatu den prozesu sakon eta emankorra izan da. Egoera, eredu eta esperientzia desberdinak aztertu dira, eta herriko errealitate espezifikoaren gaineko ikerketa kualitatibo zabala egin da. Guztira, 60 herritar inguruk hartu du parte modu baten ala bestean. Ondorioa: lau ekintza-lerro eta bederatzi ekintza-proposamen.

Mila esker prozesuan parte hartu duzuen herritar guztiei. Bereziki lan-taldeko kide izan diren Dolores Uribe, Juan Luis Orobengoa eta Maritere Larrañagari.

Erreportaia ikusi