Baserriko produktuen azoka

Noiz: Abenduko hirugarren igandean

Zer:

Abenduaren hirugarren igandean, baserriko produktuen azoka egiten da. Denetik saltzen da herriko plazan jartzen diren 40 txosnetan: baserriko produktuak, artisauen eskulanak, ardoa, txakolina, sagardoa... baina, batez ere, Otxandioko artzainen ardi-gazta.

Zer jan eta edan ere egoten da, eta txosnaz txosna dabiltzanen artean, ardi-gaztaz gain, taloa eta txorizoa saltzen dira.

Gero, eguerdian, herri bazkarian, goizean zehar plaza erdian erre diren bildotsak jateko aukera izaten du nahi duen guztiak.