Olentzaro

Noiz: Abenduaren 24an

Jaia:

Abenduaren 24an ospatzen da Olentzaro. Gabonetako ardatz bihurtu da Olentzaro. Sua berritzera datorren euskal mitologiako pertsonaia entzutetsuena den hau Gabon gauean kalejiran ateratzen da, txistu soinu eta gabon kanten artean. Herrian zehar ibili eta gero, dantzariek ongi etorria ematen diote plaza erdian, eta berak, suziriaz ginarra-sortari su emanez, sua berritu eta herritarren artean berotasuna zabaltzen du.

Horren ostean, herriko Oihandi abesbatzaren Gabon Kanta sortatxoa entzuteko aukera izaten da, bai eta Pasealeku Jubilatuen Elkarteak banatutako gaztaina erreak eta ardo beroa dastatzekoa ere.

Gauerdian, afalostean, opariak jaso eta banatzen direnean, umeen zoramena eta nagusien poza nagusitzen dira etxeetan.