Inauteriak

Noiz: Otsaila-Martxoa

Jaia:

Azken urteotan indartuz doaz inauteriak Otxandion. Larunbatean egiten dira ekitaldirik gehienak.

Eskolako Guraso Elkarteak eta Gazte Asanbladak antolaturik, herriko musika bandaren kalejirak, txistulariak, abesbatzaren kantak, gazteen parodiak, bitxikerien tonbola eta txokolatea tartekatzen dira arratsaldetik gauera arte.