Zuhaitz eguna

Noiz: Otsaila

Jarduera:

Udalaren ardurapean antolatzen da egun hau. Auzolana egitera dei eginez, aurretiaz basozainek markatutako basarteetan seirehunen bat landare sartzen dira urtero, gehienak pagoak eta haritzak.

Goizean, egunak argitu ostean, basozainen esanetara abiatzen dira herriko ume, gazte eta nagusiak, aitzurra lepoan.

Lanak bukatzean, Udalak prestatzen duen ogitartekoa jateko biltzen dira bertaratutakoak, indarberritzeko.

Egun honen helburuetako bat da gogoraztea zuhaitzek otxandiarrentzat izandako garrantzia. Gehienetan egurretarako erabili izan dituzte; antzina sutegietan, olagizon eta errementariek, eta etxeetako sukaldeetan ere erabili izan da egurra beti.