Perretxiko eguna

Noiz: Urri amaieran edo Azaroan

Jarduera:

Otxandion betidanik egon da perretxikoak bildu eta jateko zaletasuna. Hori dela eta, azaroan, Kementsu eta Mirugain Elkarteek “Perretxiko Eguna” antolatzen dute. Larunbat goizean, perretxiko bilketarako deia zabaltzen dute. Arratsaldean, sailkatze lanak etortzen dira.

Igandean, udaletxepean erakusketa antolatzen da eta perretxikoak dastatzeko aukera ere egoten da.

Perretxiko erakusketa egiten den egun berean, margo lehiaketa ere izaten da. Hamabosgarren edizioa pasata du lehiaketa honek, eta urterik urte, arrakasta lortzen ari da artista gazte eta berrien artean.