Basabisitta

Noiz: Irailaren hirugarren igandean

Zer:

Urtero urtero, irailaren hirugarren igandean, goizeko zortziretan, Otxandioko herria –bere Udal agintariekin batera–, mugarriak ikustatzera irteten da. Atabalariak markatzen du erritmoa. Gomilatzera heltzean, bi talde eratzen dira; batak Ubide, Zeanuri eta Dima aldeko mugarrriak ikuskatzen ditu, eta besteak, berriz, Legutio eta Aramaio aldekoak.

Idazkariak Oleta aldean jasotzen du akta herriko alkate, bake epaile eta basozainarekin batera (lekukoek ere sinatu ahal izaten dute).

Ibilbidean zehar, bakailao ogitartekoak eta ardoa banatzen dira.

Andaparaluzetako eskoletan, bi taldeek bat egin ondoren, errepidez egiten dute herrirainoko bidea. Eguerdiko ordu bata aldera heltzen da plazara taldea.

Informazio gehiago hemen.