Udaletxea

1742an eraikia, Bizkaiko udaletxeetan garrantzitsuenetarikoa da; izan ere, garai barrokoko elementu adierazgarria da, neurriduna eta apaindura urrikoa, eta hiri-etekin handikoa.

Harlanduz egina dago, eta fatxadako hiru armarriak eta eguzki-erlojua dira eraikin honen ezaugarririk aipagarrienak.

Bi solairutan dago egituratuta: beheko oinean arkupea dauka, plazara begira dauden bost arku eta alboetako kaleetara begira dituen beste bi arku dituen arkupea, hain zuzen ere.

Goiko solairuan, nahiko era erregularrean, bost balkoi zabaltzen dira. Alboetako biek banakako burdinurtuzko karelak dauzkate; beste hirurak, berriz, aretora daude bilduta, eta balkoi korritu batera ematen dute.

Udaletxearen elementurik bikainena fatxada nagusia da, batez ere, arkupea. Guztira, hiru armarri ditu: Gaztela-Aragoikoa erdian eta Bizkaia eta Otxandiokoa alboetan. Gainera, ezkerraldean, eguzki-erlojua dago harrian bertan eginda, eta honako inskripzio hau daukana: DIES NOSTRI SICUT UMBRA TRANSEUNT (“gure egunak geriza baten moduan doaz”).

Udaletxea ez da aberatsa altzariei dagokienez, baina barrualdean jatorrizko altzariren bat gordetzen du oraindik. Besteak beste, egurrezko zeremonia-aulki bat, Esteban de Vizcarra durangarrak 1742an egin zuen arotz-lan aipagarria.

Beste elementu interesgarri bat artxiboa da.