Otxandio: herri aktiboa

Kultura herritarra

Otxandio nortasun handiko herria da. Mendeetan zehar, herriaren kokapen geografikoak eta herritarrek berek eratu dute Otxandioren nortasuna.

Jendartearen ezaugarririk garrantzitsuenetarikoa herritarren parte-hartze handia da, dela ekonomian dela kultur jardueretan.

Gaur egun mantendu egiten dira denda txikiak udalerrian, eta industriaren sektorea nagusi bada ere, udalerriko bizitza soziala mantentzen duten ostalaritza eta hirugarren sektoreko establezimenduak ugari dira.

Kultura arloan, askotariko talde eta elkarteek dihardute lanean. Talde hauen lana oso garrantzitsua da, izan ere, bizitza sozialaren oinarri dira.

Urtean zehar hainbat jarduera prestatzen dituzte herritarrentzat, egutegi erakargarria osatzea lortzen dute, herritarren erantzun ona lortuz, eta jarduera batzuetarako eskualdeko edo beste toki batzuetako jendea erakartzea lortzen dute.

Bitxia da, benetan, honelako herri txiki batean topa daitezkeen zaletasun eta elkarteen ugaritasuna.

Otxandioko elkarteak
Elkartea Jarduera
Ohiandi abesbatza Herriko abesbatza
Urduri dantza taldea Herriko dantza taldea
Kementsu kultur elkartea Baserriko produktuen azoka antolatzen dute
Arkotxe kultur elkartea Mekoleta auzoko elkarte kulturala
Otxandioko txistulariak Txistulari taldea
Musika banda Herriko jaiak alaitzen ditu
Santamaña kultur elkartea Herriko jaiak antolatzen dituzte
Soinubil kultur elkartea Herriko kantak berreskuratzeko egiten dute lan
Otxandioko Gazte Asanblada Gaztetxea kudeatzen dute
Pasealeku Jubilatuen Elkartea Jubilatuen elkartea kudeatzen du
Mainondo guraso elkartea Eskolaz kanpoko jarduerak antolatzen dituzte
Presoen lagunak Presoen aldeko jarduerak antolatzen dituzte
Euskara Batzordea Euskararen sustapenaz arduratzen dira
Vulkano K.E Futbol talde birekin arduratzen da
Pelota Eskola Esku pelotako zaletasuna bultzatzen du
Mirugain Mendi Taldea Mendiko irteerak antolatzen ditu