Nola heldu

Araba eta Bizkaiko lurralde historikoen mugan, neguan zuri, udaberrian orlegi eta udazkenean hori agertzen zaigun herria dugu Otxandio. Gorbeia eta Anboto mendien artean, dotore ageri den garaiera altuko herria dugu Otxandio.

Otxandiora autobusez, orduro-orduro Bizkaibus konpainiak eskaintzen duen zerbitzuari esker, Bilbo, Galdakao, Bedia, Lemoa, Igorre, Dima zein Ubide bezalako herrietatik hel gaitezke. Horrez gain, Gasteiz, Legutio, Mañari, Izurtza zein Durango herriak zeharkatzen dituen Alsa konpainiaren autobus zerbitzuari eskerrak ere hel gaitezke Otxandioko herrira.

Autoz aldiz, hainbat tokitik hel badaiteke ere, erarik erosoena Durango eta Gasteiz batzen dituen eta Otxandio herria zeharkatzen duen BI-623 eskualde errepidea erabiltzea da. Beste aukera batzuk Arratia aldetik Barazarreko portua igaroz BI-240 errepidea erabiltzea, Dimako portutik gora zuzenean Otxandiora garamatzan BI-2543 errepidea erabiltzea edota Arrasate/Aramaio aldetik Krutzeta portua igaro eta Oleta auzotik pasatzen den errepidea erabiltzea lirateke.

Garraio publikoa

  • Alsa
  • Bizkaibus

Esteka interesgarriak

  • Euskadi Turismoa
  • Nekatur
  • Senderismo Euskadi