Urrunagako urtegia

Urrunaga 

Uribarri-Ganboa eta Urrunagako Urtegiek Zadorrako sistema osatzen dute. Urrunagako urtegia 1937an sortu zen, eta Bizkaia eta Araba artean hedatzen da. Hasiera batean Bizkaiko Labe Garaien eskuetan zegoen, eta bere helburu nagusia energia ekoiztea zen. Ondoren, Gasteiz eta Bilboko hiriak urez hornitzeko ere hasi ziren erabiltzen.

Gaur egun, enklabe ikusgarri hau inguruko herrien erakargarri turistiko bilakatu da; paisaiaz eta askotariko jarduerez (kirola, aisia) gozatzeko aukera ematen digu. Bizkaiko aldean ere, urtegiaren zati bat inguratzen duen ibilbide bat dago, Otxandioko Mekoleta auzoraino eramaten gaituena.

Urrunagako urtegia

Honetaz gain, inguru honetan bildutako hegazti eta animalia esanguratsuak behatzeko leku aproposa da.

Interes turistikoaz gain, interes natural handia dauka inguru honek; urarekin lotuta dauden landare eta animalien babeserako oso garrantzitsua da. Batez ere, hegazti migratzaileentzat. Hala ere, gaur egun, urtegiak arazo larri bati egin behar dio aurre: uraren kutsadurari.

Informazio gehiago hemen
 

Urrunagako urtegiaren azaleraren irudia