Gorbeiako parke naturala

Gorbeia

Otxandioren mendebaldean, benetan ikusgarri ageri da 20.000 hektareako azalera bereganatzen duen Gorbeiako Parke Naturala. Araba eta Bizkaiko lurralde historikoen mugan, bere mendiak euri urak nora bideratu lanean etengabe, bere mendiak Kantauri Itsasora edota Mediterrenear itsasora ura bota erabaki ezin. Gorbeia, neguan zuri ikusiko dugu, udaberrian orlegi eta udazkenean hori.

Gorbeiako gurutzea

Gorbeiako Parke Naturalak, bere izena eremu horretan 1.482 metrorekin dotore nabari den Gorbeia mendiari zor dio. Mendi horren itxura biribildu eta zanpatuak kontrastea egiten du aldamenean nabarmentzen zaion Aldamin izeneko erliebe malkartsuarekin.

1994. urteko ekainean, aurretik aipatutako eremu guztia Parke Natural izendatu zen, bertako natura-ondarea babesteko intentzioarekin.

Informazio gehiago hemen

Gorbeiako parke naturalaren azaleraren irudia