Urkiolako parke naturala

Urkiola 

Otxandioren iparraldean, 5.768 hektarea luze eta zabaletan, aurki daitekeen natura biziz osatutako eremua da Urkiolako Parke Naturala. Urkiola aberastasun handiko paisaia da, Euskal Herriko markoan benetako kalitateduntzat har daitekeena. Parkea zeharkatzen duten bideetan zehar ingurune magiko honek gordetzen dituen altxor naturalak, kulturalak eta paisajistikoak ezagutzeko aukera ematen duen ibilbide-sarea dago.

Parkeko bideetatik ibiltzera eta mendi, baso eta ibaietara hurbiltzera, hango jendearekin solastatzera eta parekorik ez daukan paisaiaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu.

Parkea Aramotz mendizerrak, Durangaldeko mendiek eta Arangio mendizerrak osatzen dute.

Urkiolako gurutzeak

Urkiola 1989ko abenduan deklaratu zen Parke Naturaltzat baliabide naturalak babestu eta kontserbatzea ziurtatzeko asmoz.

Urkiola Parke Naturalera hainbat tokitik hel daiteke, hala ere, erarik erosoena Durango eta Gasteiz batzen dituen eta Otxandio herria zeharkatzen duen BI-623 eskualde errepidetik joatea da.

Informazio gehiago hemen

Urkiolako parkearen azaleraren irudia