Presazelai

Presazelai 

Atsedenlekuak inguruetan eraikitako urtegitik hartu du izena, eta urtegiaren helburua Mekoleta errotara ura eramatea zen. Pagadi zabalaren babesean, Presazelai Urkiola ibaiaren ertzean kokatuta dago, eta bertako urak, berriz, Durangaldeko mendietatik eta erreka batzuetatik datoz; horrenbestez, zurezko zubitxoak ipini dira eta horiek itxura berezia ematen diote lekuari.

Pagadi batean aurkitzen den atsedenleku hau Otxandiotik kilometro batera dago, gutxi gorabehera. Egurrezko mahaiak, erretegiak eta iturriren bat dauka, lagunekin zein familiarekin egun pasa edo arratsalde pasa joateko marko ezin egokiago bihurtuz.  Inguruan aparkaleku bat du.

Presazelaiko azaleraren irudia