Euskara

Euskara oinarrizko arloa da Otxandioko Udalarentzat,  beste arlo garrantzitsuak bezala landu eta kudeatu beharrekoa.

Atal honetan euskararen erabilera, ezagutza eta motibazioa lantzeko udalak herriko beste eragile batzuekin elkarlanean lantzen dituen euskararen gaiak aurkituko dituzu, hala nola, 2015ko egitasmoa, kale erabilera datuak, euskara elkarte bezala antolatzen hasi den “Euskaldunen Amaraune” sareari buruzko informazioa, herrian egindako bilketak eta euskara ikasteko diru-laguntzen baldintzak.

Helburuak

2015eko Kudeaketa plana (PDF 22KB). 2014ko Euskara Batzordeko helburuak eta ekintzak jasotzen dituen egitasmoa.

Bagabiz

Euskara lan-taldea

  • Otxandioko Euskaldunen Amaraune. Martxan jartzen ari den Otxandioko euskara elkartea, euskararen alde lanean ari den sare zabala. Egitasmoen araberako lantaldeetan parte-hartzeko aukera eskaintzen duena. Euskararen gaineko albiste guztiak e-mailez zabaltzen ditugu sare honetatik, hortik aurrera norberak aukeratzen du zein egitasmotan parte hartu nahi duen, ez da urteetako konpromisorik eskatzen, gustuen, denbora eta aukeren arabera euskararen alde zeozertxo ematea ahalbidetzen du.
  • Euskal Herrian Euskaraz Euskal Herri euskalduna eta euskaraz biziko den herria berreraikitzen ari den elkartea.
    otxandio@euskalherrianeuskaraz.org
  • Otxandioko berbalagunak. Euskara ahoz praktikatzeko asteleheneroelkartzen den taldea.
  • Euskara eskolak. Matrikula irailean egiten da.

2014-2015 ikasturterako 3 talde osatu dira:

  1. Hasiera maila (1 eta 2. Urratsak): Martitzen eta eguastenetan 16:30etatik-19:00retara.
  2. Erdi maila (3 eta 4. Urratsak: Eguasten eta eguenetan 10:00etatik-12etara.
  3. EGA: Martitzen eta eguastenetan 19:00etatik-21:30retara
  • Euskara Batzordea. Otxandion euskararen erabilera, ezagutza eta motibazioa igotzeko helburuarekin lanean ari den udaleko lantaldea.
  • UEMA. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea.

Ondare bilketa

Ikus-entzunezkoak. Otxandiotar askok herrigintzan egindako ikuskizun parte-hartzaileak

  • Otxandioko Lipduba. “Euskaraz bizi guredu” lelopean euskararen alde egindako lipduba.
  • Arrese Beitia. Felipe Arresebeitiaren 100.urteurrena ospatzeko egindako “Santugiñe” antzezlana.

Paperezkoak

Diru-laguntzak

Baldintzak eta eskaera orria. Euskara ikasleek, uztailean, diru laguntzak eskatzeko baldintzak eta eskaera orria.

Loturak